Zabalik dago Algortako Usategi parkeko igogailua

Iker Rincon Moreno 2023ko mai. 19a, 16:31

Usategiko igogailua.

Algortako Usategiko igogailu berria martxan jarri dute gaur, barikuan. Azpiegitura berriak hiru geraleku izango ditu, aurrealdeko ontziratze bikoitzagaz, panoramikoa da eta 16 lagunentzako edukiera du. Hala, Portu Zaharretik Usategiko parkeraino eta kafetegiraino doan kostaldeko oinezkoen ibilbiderako irisgarritasuna erraztuko du; izan ere, Genaratxuko bidearen eta parke horren artean dagoen ia sei metroko desnibela modu erosoan eta irisgarrian gaindituko du oinezkoen edo mugikortasun urriko pertsonen mesedetan.

Igogailua zaintza-sistemaz hornituta dago, eta hasiera batean 07:00etatik 24:00etara funtzionatuko du, hau da, Portu Zaharreko igogailuaren ordutegi bera izango du.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun