Sasoiko loreak aldatzeko lanak egiten ari dira egunotan Getxon

Erredakzioa 2023ko mai. 22a, 12:05

Urtero legez, maiatzean sasoiko loreak aldatzeko lanak abiatu dituzte Getxon. Lanak joan den martitzenean, hilaren 16an, abiatu zituzten, eta udalerriko 1.530 metro koadroko azalerari eragingo diote. Hala, tokiko berdegune, loreontzi, biribilgune eta irlatxoek kolore berriak izango dituzte egunotan.

Lore-tepearen 2.777 unitate landatuko dira, hau da, 925 metro koadro inguru, barietate desberdinetako espezieakaz, hala nola Tajete horia, Rudbekia hirta “Toto”, Coreopsis Early sunrise, Alternanthera "Purple Prince”, Ageratum urdina (aldaxka), Lobularia Princess White, Bidens horia, Begonia benariensis (BIG) lore zuri eta arrosa, Stipa ten "Ponny tails" Sumpatiens (laranja eta gorria), Impatiens Sunpatiens (Coral Pink) izokin-kolore, Salvia farinacea urdina, Zinnia Profusion horia, Surfinia urdin argia eta abar.

Esku hartutako azaleran ur-eskari txikiko espezieak jartzea erabaki dute, "klima-aldaketara egokitzeko neurri gisa", udal-iturriek zehaztu dutenez. Espezie horiek ur gutxiago kontsumitzea eskatuko dute, eta errezelak denbora gehiagoz mantenduko dituzte, "haien presentzia eta distira luzatuz".

Era berean, plangintza aldatu dute aldaketaren zati bat urtean bitan izan dadin; horrela, "klima-aldaketara egokitutako espezieekin leku horietan egonaldi luzeagoa izan dezakete", besteak beste, honako lore hauenak: Coreopsys Early Sunrise, Cerastium Tomentosun edo Lobularia Princess White eta Begonia Beraniensis Big.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun