RKE-Romo Kultur Etxean izango diren tailerrak hurrengoak izango dira: Café en compañía, astelehenetan, 10:30etik 12:30era; Retos para la mente, astelehenean, 17:00etatik 18:00etara; Euskeraz hitz egiten, martitzenetan, 11:00etatik 12:00etara; Debate y reflexión, eguaztenetan, 11:00etatik 12:00etara; Smartphone, eguaztenetan, 17:00etatik 18:00etara, eta Inicio al crochet, eguaztenetan, 11:00etatik 13:00etara. 60 urtetik gorako edadetu interesatuek izena eman beharko dute RKEko hirugarren solairuko +60 Dinamizazio Zerbitzuan.
Bestalde, Zineadin zinema zikloko saioak ere izango dira, hurrengo proiekzioekin: ekainaren 8an Un hombre llamado Ove, ekainaren 29an Buena suerte Leo Grande eta uztailaren 27an Erase una vez Euskadi. RKEn dantzaldi bat ere izango da, ekainaren 3an, zapatuan, 18:00etatik 20:00etara.
Kanpoaldeko jarduerak
Hirugarren urtez jarraian, "Gimnasia kostaldean" izeneko jarduerak berriro itzuliko dira, ekainaren 20tik irailaren 30era bitartean, 10:00etatik 11:00etara, astelehen eta eguaztenetan Txurruka parkean eta barikuetan La Bola parkean. Martitzen eta eguenetan Ereagako parkean izango dira, 11:15etik 12:00etara. Horietarako ez da izenik eman behar.
Bestalde, gidatutako bisitak egingo dituzte berriro, oraingoan, ekainaren 22an, Santurtziko Itsas Museumera; uztailaren 7, 9 eta 28an, Begoñako galerietara; uztailaren 4an Santa Colomara, eta uztailaren 20an, Bolueko hezegunera.
Udako jarduerak doakoak izango dira, Begoñarako bisitak izan ezik, 2 euroko kostua izango baitute.