Bizikletan eroso eta seguru ibiltzeko saioak egiten dituzte Getxoko Geroa ikastolan

Iker Rincon Moreno 2023ko mai. 23a, 08:30

Agenda 2020-2030 egitasmoaren baitan, Getxoko eta inguruetako bidegorriak ezagutzeko eta bizikletaren zein irristailuen erabilera seguruak lantzeko proiektua garatzen ari dira egunotan udalerriko Geroa ikastolan. Bertako Aure Medina Amorrortu gorputz heziketako irakasleak darama egitasmoa eta, azaldu duenez, udalerriko bidegorri guztiak ezagutzeaz gainera, Lehen Hezkuntzako ikasleek bide-heziketa, segurtasun-arauak eta ibilgailuen konponketak lantzen dituzte, besteak beste. Eurakaz egon gara oraingoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun