Interesatuek jardueren informazio zehatza hemen kontsulta dezakete.
Getxoko kirol-klubek 23 campus antolatu dituzte udara begira, honako modalitate hauetan: gimnastika erritmikoa, txirrindularitza, saskibaloia, atletismoa, errugbia, futbola, irristaketa, xakea, kirol egokitua, eskubaloia, patinen hockeya, irristaketa artistikoa, igeriketa, bela, surfa, arrauna eta paddle surfa. Eskola-oporraldietan Getxo Kirolakegaz batera sustatutako ekimen horren helburu bikoitza da: kirola eta aisialdi osasungarria sustatzea, baita Getxoko familiei lana eta denbora librea uztartzea erraztuko duten alternatibak eskaintzea ere.
Interesatuek jardueren informazio zehatza hemen kontsulta dezakete.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!