Ekainaren 1ean jarriko dute martxan TAO zerbitzua Ereagan eta Portu Zaharrean

Iker Rincon Moreno 2023ko mai. 26a, 12:23

Bigarren urtez, TAO zerbitzua indarrean jarriko dute Algortako Ereaga hondartzaren eta Portu Zaharraren inguruan (5. gunea). Zerbitzua ekainaren 1ean, eguaztenean, hasiko da martxan, hondartza-denboraldiari hasiera emango zaion egun berean, eta irailaren 30era arte egongo da indarrean, 10:00etatik 20:00etara, etenik gabe, astelehenetik domekara, jaiegunak barne.

Aparkatzeko tarifa espezifikoa honako hau da:

  • 0 minututik 16 minutura, barne, 0,20 euro.
  • 16. minututik aurrera eta 600 minutura arte, hori barne, 0,0125 euro zati horretako minutu bakoitzeko, 0,05 euroko multiploetan, egunean 7,50 euro gehienez (ordu batek 0,75 euro balioko du).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun