25. minutuan, Izaro Torrontegik ireki zuen markagailua, eta 43an Naia Ociok bigarrena ezarri zuen markagailuan. Hala ere, minutu pare bat geroago, gasteiztarrek aldea murriztu zuten, atsedenaldira 1-2ko markagailua utzita.
Bigarren zatia hasi eta berehala, 49. minutuan, berriro Naia Ociok bizkerretarren hirugarren gola sartu zuen, eta 81.ean Alavesek aldea murriztu zuen berriro.
2-3ko markagailua ezarrita, Bizkerre B taldeak liga irabazi zuen, baita maila igotzea ere.
"Bizkerre B taldeak lortutako txapelketak eta igoerak, eta klubeko lehen taldeak lortutako 2. RFEF mailari eusteak, Getxoko klubaren martxa ona erakusten dute. Beste behin ere, Getxoko kluba erreferente bihurtu da Euskadiko emakumezkoen futbolean", adierazi dute klubekoek.