Egunotan, El Salvadorren egiten ari diren Wolrd Surfing Games (Munduko Surf Jokoak) txapelketan lehiatuko diren Basque Teameko hamar bekadunen artean dago Garazi Sanchez getxoztarra. Munduko sailkapenean 34. postuan dagoen surflariak 2024an Parisen egingo diren Joko Olinpikoetarako plazetako bat lortzeko borrokan ere egongo da.
Sanchez Europako txapeldunordea izan zen 2017an eta bi Munduko Txapelketetan parte hartu zuen 2018an, non 22. postua eskuratu zuen eta 2022an 33. postuan bukatu zuen. Halaber, getxoztarrak garaipen bi lortu ditu munduko serieetan: Santa Cruz Pro (2016) eta SEAT Pro Netanya (2017) hirugarren lau postuz gain.