Ekimenak nabarmendu gura ditu tokian tokiko merkataritzak eta ostalaritzak ematen duten tratu pertsonal eta gertukoa, kalitatezko produktuen bitartez, eta bestetik, euskara erantsitako balioa dela aipatutako esparruetan. Hori dela eta, helburuak euskarazko kontsumoa indartzea, herriko merkataritza eta ostalaritza indartzea, eta Euskararen Laguna Saltokiak promozionatzea dira. Une honetan, udalerrian, ELS, Euskararen Laguna Saltokien sarean 251 establezimendu daude, herritarrei bere egunerokotasunean euskara erabiltzera gonbidatzen dutenak. Horiek udal webgunean dagoen mapan ikus daitezke: www.getxo.eus/euskararenlaguna
Kaishop! kanpainaren ideiak zabaltzeko, aurrekoetan bezala, publizitate kanpaina bat eramango da aurrera kartelakaz eta bideo bategaz, hainbat euskarritan (buseko markesinak, metroa eta gizarte sareak), herriko merkatari/ostalarien partaidetzagaz.
Irudietan udalerriko sei merkatari agertzen dira. Gainera, ELS dendetan euskaraz eskatzen dutenek oparia izango dute: poltsak, kafea eramateko edalontziak, boligrafoak, estutxeak edo boligrafoak uzteko kartoizko kutxatxoak.
Bota Prezioa! lehiaketa
Hainbat produktugaz osatutako otzararen prezio zehatza asmatu beharko dute Bota Prezioa! lehiaketan parte hartu gura dutenek, eta irabazleak produktu guztiak eramango ditu etxera. Aurten, berrikuntza gisa eta parte hartzea errazteko, pista bat emango zaie parte-hartzaileei, hain zuzen ere, otzararen balioa 2.000 euro eta 3.000 euroren artekoa izango dela. Bestalde, parte hartzaileek, gehienez, 10 saiakera egin ahal izango dituzte eta prezioa bi harmartarregaz eman beharko dute derrigorrez. Opari sorta horren irudia hainbat tokitan egongo da ikusgai eta botoak emateko azken eguna ekainaren 18a izango da, hurrengo moduez: www.getxo.eus/botaprezioa webgunean dagoen formularioa betez, WhatsApparen bidez (641 571 766) edo dendetan izango diren postontzietan txartela utziz.
Kanpainaren helburuekin bat etorriz, erosleei oparituko zaizkien produktu eta otzararen produktu guztiak Getxoko saltokietan erositakoak dira.