Ekitaldiak, gainera, SolidariUp mugimenduari atxikitako Getxoko hainbat ile-apaindegik emandako produktuen zozketa izango du, eta diru-bilketa solidarioa kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei zuzenduta egongo da, etorkizunean aurrera egin ahal izateko tailer bat egin eta ile-apainketako materiala lor dezaten.
2022an, ekimen horrek 1.000 euro inguru bildu zituen, eta bonu bihurtu ziren Ukrainako gerraren ondorioz Getxon errefuxiatuta zeuden pertsonek Getxoko hainbat negoziotan kontsumitu ahal izateko eta oinarrizko premia zehatzak asetzeko (elikadura, eskola-materiala, arropa eta oinetakoak...).
Ekimen hau San Nikolas Zabalik, Argia Fundazioa, Gaude Elkartea, Pertsonalde, Zabalketa Elkartea, Sortarazi Elkartea, Fidias Fundazioa, Berdintasuna eta Getxo Zurekin elkarteek bultzatzen dute, Eraldatuz Sarearen barruan, eta Haszten, Getxo Kirolak eta Getxo Udala erakundeen laguntza du.