Ekainaren 4an amaituko da Getxoko Munduko Arrozak ekimenean parte hartzeko izen-emate epea

Iker Rincon Moreno 2023ko eka. 1a, 08:19

Getxoko Munduko Arrozak ekimenaren laugarren edizioa egingo dute ekainaren 18an, domekan, Romo herri-ikastetxean eta Santa Eugenia plazan. Udalerriko 20 bat entitatek antolatu dute jardunaldia, aniztasuna normalizatu eta jatorri ezberdineko pertsona eta taldeen arteko harremana eta bizikidetza defendatzeko helburuaz. Saioa irekia izango da, baina parte hartzeko izen-ematea beharrezkoa izango da, lotura honetan dagoen formularioa betez, ekainaren 4a baino lehen.

Publiko guztiarentzako irekia izango den jarduera jai eguna izango da, besteak beste, umeentzako jolasakaz, musika emanaldiakaz, aldarrikapen-kalejiragaz eta arrozaren inguruko herri bazkariagaz, talde bakoitzak bere errezetagaz.

Egitaraua

Aktibitateak Romoko Santa Eugenia plazan eta Romo Eskolan izango dira

Romoko Santa Eugenia

  • 11:00 Tailerrak.
  • 12:20 Ipuin kontalaria.

Romo Eskola

  • 9:00 Mahai eta aulkien banaketa.
  • 11:00-14:00 Mikro irekia, irrati-elkarrizketak & musika zuzenean.
  • 14:00 Arroz lehiaketa.
  • 15:30 Sari banaketa.
  • 16:00 DJMusta.
  • 16:45 Mahaiak eta aulkiak jaso.
  • 17:00 Kalejira.
  • 18:30 Filipinetako jaia ospatzeko munduko dantzak.
  • 20:00 Amaiera.
 
Izen-ematea

Izen-emateak taldeka egiten dira. Talde bakoitzak 5 € jarri behar du eta taldeko pertsona bakoitzak 1 €. (Adibidez: taldean 15 bazarete, 15 € + 5 € = 20 €). Talde bakoitzari amantal bat oparituko zaio.

Izena emateko informazio gehiago, hemen.

 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun