Aurreikusita dago 400 taldek baino gehiagok hartuko duela parte txapelketan, eta horietatik 160 taldek Faduran eta Gobelan jokatuko dituzte haien partiduak. Horrela, 2.200 futbol-jokalari inguruk jokatuko ditu partiduak Getxon.
Haur eta alebin kategorietako futbol-11ko eta futbol-7ko taldeek hartuko dute parte, nesken zein mutilen taldeek, eta Bolueko, Fadurako errugbiko eta futboleko (biak belar naturalekoak) eta Gobelako zelaiak egokituko ditu Getxo Kirolak-ek. Gainera, Fadurako frontoien eraikina ere erabiliko da, taldeen otorduak antolatzeko.
Barikuan, hilaren 9an, egingo dute txapelketaren inaugurazioa San Mamesen, eta hantxe jokatuko dituzte finalak ere, domekan.