Markak hautsita bueltatu da Swim Camp Getxoko espedizioa Kataluniatik, sei errekor berri ezarrita. Mikel Bildosolak irabazi zuen Txapelketako igerilari onenaren saria, 50 libreko munduko errekorra (40-44 urte) gainditu ondoren, 23”14'-ko markagaz. Gainera, bere mailako 100 libreko Europako errekorra hautsi zuen birritan, 4x100 libreko erreleboko lehen postan 52”16'-ko denboragaz eta banakako proban 51”70' eginda.
Horregaz batera, Edorta de Miguelek Espainiako errekor berria ezarri zuen, 45-49 urte artekoa, 50 bizkarreko proban, 28"06'-ko denboragaz.
Hori gutxi balitz, taldeak 4x50 libreko eta 4x100 libreko erreleboetan Espainiako errekor berriak ezarri zituen, biak 160-199 urteko kategorian, Mikel Bildosola, Edorta de Miguel, Beñat Elorriaga eta Markel Brouardek osatutako laukoteagaz.