Joste solidarioaren tailerrean egindako haurrentzako arropen erakusketa eta salmenta, Urgull Zentroan

Erredakzioa 2023ko eka. 8a, 11:29

© GETXOKO UDALA

Hurrengo astean, ekainaren 12tik 16ra, joste solidarioaren tailerrean egindako haurrentzako arropen erakusketa eta salmenta egingo dute Algortako Urgull Zentroan, Getxo Lagunkoia programaren barruan. Erakusketa haurrentzako eta umetxoentzako jantziez osatuta dago, hala nola txaketatxoak, prakak, soinekoak, txanoak, mendigoizaleak eta bufandak. Interesa dutenek 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era bisitatu ahal izango dute erakusketa

Aurrekoetan bezala, diru-bilketa Aspanovas minbizia duten Bizkaiko haur eta nerabeen gurasoen elkartearentzat izango da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun