Ezkerretik eskumara: Aitzol Barañano, Aimar Busket, Kimetz Muguruza, Iurgi Aiesta, Urko San Martin eta Arkaitz Amezaga.
Aurten bai. Iaz Marokora joan ezinik gelditu ostean, oraingoan Afrikako iparraldeko herrialde horretako basamortuetara bueltatu eta 5.000 kilometroko zeharkaldia burutu dute Fadura LHIIko Elektromekanika zikloko sei ikaslek eta irakaslek. Horretarako, hiru Fiat Panda egokitu dituzte, aurreko edizioetako biak eta beste bat. Hala, aurten, aurrekoetan baino espedizio-talde bat gehiago joan da Panda Raid zeharkaldiari aurre egitera. Bizi izandako esperientziak eta anekdotak batu guran, haiekaz egon gara. Aitortzen dutenez, "izugarria da kotxe hauek aguanta dezaketena; oso gogorrak dira".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!