Getxon ematen diren dinamika arrazistak salatzeaz gainera, antolatzaileek azaldu dute harrera-sistema duin bat aldarrikatu gura dutela, baita jatorri ezberdinetako gizon-emakumeen topagune bat sortzea ere. Horretarako, futbol-partiduez gainera, bazkariak, dantzak eta bestelako ekimenak egingo dituzte domekan, Gobelaurre kaleko Romo Eskolan.
Daborduko taldeak osatzeko izen-emateak amaituta daude, baina azken momentuan egunaz gozatzera joan gura duten auzokide guztientzako deia egin dute antolatzaileek.
Egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako:
- 09:00-10:00 Gosaria.
- 10:00-14:00 Futbol-partidak.
- 14:00-15:00 Bazkaria.
- 15:00-16:00 Finalerdia eta finala.
- 16:00-19:00 Animazioa eta sari-banaketa.