Antolatzaileek jakinarazi dutenez, emanaldien ordutegia (20:00) eta taldeak mantendu egingo dira eta, horrela, uztailaren 19an Tari Kirdabudaya Liga (Indonesia) arituko da, uztailaren 20an Grupo Folklórico Chihuahua (Mexiko) eta uztailaren 21ean Itxartu Dantza Taldea (Getxo).
Getxoko Kultur Etxeak sarean zein orotarako kutxazainetan erositako sarreren itzulketa egingo du laster, erosleek ezer egin behar izan gabe. Muxikebarrin edo Romo Kultur Etxean eskudirutan edo txartelagaz erositako sarreren diru-itzulketa daborduko eska daiteke Muxikebarriko txarteldegian. Uztailaren 19 eta 20ko ikuskizunetarako sarrerak salgai daude uneotan.