Oraingoan, aurreko deialdietan onuradun izan zirenei laguntzen jarraituko da, eta diru-laguntza hirugarren aldiz emango da, betiere kontratua indarrean badago eta 2022ko uztailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era bitarteko errentetarako bada, baita gainerako baldintzak betetzen badituzte ere. Horrela, pertsona onuraduna den lehenengo deialdian, diru-laguntzaren zenbatekoaren % 100 ordainduko zaio, bigarrenean % 75 eta hirugarrenean % 50, tarteen sistemaren arabera kalkulatuta, urteko diru-sarreren eta tarteari dagokion ehunekoaren arabera.
Gainera, alokairuaren gehieneko errenta 1.100 eurora arte igoko da (eta, oinarrietan aurreikusitako salbuespenerako, 1.500 euro arte). Onuradun bakoitzari emango zaion zenbatekoa gutxienez % 20koa izango da, eta gehienez % 50ekoa errenta-gastuengatik (garajea edo trastelekua, komunitate- eta administrazio-gastuak…izan ezik). Zenbateko hori ezin izango da hilean 550 eurotik gorakoa izan, oinarrietan aurreikusitako salbuespenezko kasuetan izan ezik.
Diru-laguntza eskatzeko baldintza gisa erroldan antzinatasuna izateko derrigortasuna ezabatu da, baina diruz lagundutako etxebizitzan erroldatu beharko dira errentamendu-kontratua formalizatu ondoren.
Izapideak Administrazio Elektronikoaren Bulegoaren bidez egingo dira https://www.getxo.eus/oae . Eskatzaileetako batek sinadura elektronikoko ziurtagiririk eta/edo beharrezko bitarteko elektronikorik ez badu, jarduketa elektronikoak baliozkotasunez egin ahal izango ditu funtzionario publiko batek sinadura elektronikoko sistema erabiliz. Horretarako, interesdunak bere burua identifikatu beharko du funtzionarioaren aurrean, eta jarduera horretarako berariazko baimena emango du.