Antolatzaileek azaldu dutenez, futbola erreminta gisa baliatu dute jendea biltzeko, "hotsak batzen dituen kirola" delakoan. Hala, atzo, "deserosotasuna" sentiarazten duten pertsonak batu ziren futbolaren inguruan, "egitura arrazista duen sistema baten oinarriak zalantzan jartzen dituztenak", hain zuzen.
Horrez gainera, "bizitzak kentzen dituen" Atzerritartasun Legea deitoratu zuten, "azken finean, hesietan, CIEetan, soroetan eta kaleetan heriotzara kondenatzen gaituen legea da". Hori dela eta, futbol-pilotaren inguruan jatorri ezberdinetakoak batzeaz gainera, hainbat aldarrikapen ere mahai-gaineratu zituzten, hala nola justizia Melillako sarraskian hildako pertsonentzat eta justizia gurera etortzen diren adingabeentzat, zaintza behar dutelako eta ez abandonatuta utzi.
Era berean, azpimarratu zuten gurera etorritako gizon-emakumeen seme-alabek gure gizartearen parte direla, eta onar dadila herri hau jatorri, ohitura eta erlijio ezberdinetako herrien batura dela.
Argazkiak: © SAN NIKOLAS ZABALIK