Frantziako Tourreko etapak mugikortasuna eta jarduera nabarmen mugatuko ditu Getxon uztailaren 1ean

Erredakzioa 2023ko eka. 14a, 13:19

Frantziako Tourra, Uribe Kosta eskualdetik.

Frantziako Tourraren lehenengo etapak Uribe Kostatik egingo du zeharkaldia, baita Getxotik ere, uztailaren 1ean. Hori dela eta, bertako Udalak jakinarazi du kirol-proba horrek murrizketa "handiak" eragingo dituela ibilgailuen eta oinezkoen mugikortasunean, "segurtasun-eskakizunen ondorioz". Hala, arduradunek azpimarratu dutenez, "trafikoarekin batera, merkataritza eta ostalaritza, hainbat ekitaldi, ospakizun, bestelako jarduera eta sektore eta herritarrak, oro har, murrizketa horien eragina pairatuko dute".

Kirol-ekitaldiaren eragin nagusia izango da etapako ibilbidea erabat itxita egongo dela uztailaren 1eko (zapatua) 10:30etik 15:00etara, eta zirkulazioa eten egingo dela, inguruko kaleetan zirkulazioaren noranzkoa aldatu egingo dela eta oinezkoentzako pasabideak murriztu egingo direla. Halaber, proba pasatzen den kaleetan aparkalekuak eta hondakinen edukiontziak kenduko dira, "lasterketaren garapen normala oztopa ez dezaten".

Getxoko Udalak eta Udaltzaingoak, Ertzaintzagaz koordinatuta, etapa Getxotik igarotzeak ekarriko dituen neurriak eta eraginak kudeatzeko prestatu duten operatibo bereziak 4 gune bereizitan banatzen du ibilbidea:

1. eremua: Eduardo Coste eta Areeta etorbidea

Trafikoa: Itsasadarraren aldean, Eduardo Coste, Areeta etorbidea, Novia Salcedo, Gobela, Paulino Mendivil, Las Mercedes, Urquijo, Barria eta Arieta kaleetako eta Tomas Olabarri kaiko egoiliarrak, ezin izango dira ibilgailuz atera edo etxera sartu uztailaren 1eko 10:30etik 15:00etara. Era berean, debekatuta egongo da aparkatzea Eduardo Costen eta Areeta etorbidean, ekainaren 30eko 08:00etatik uztailaren 1eko 16:00etara.

Bide alternatiboa, ibilbidearen eskuinaldetik: Kale Nagusitik, biratu Ezequiel Aguirre, Kresaltzu eta Gorbeiatik, eta Gobelaurrera jo, autobidetik ateratzeko udalerritik. Amaia kaletik ere irten ahal izango da, Gobelaurregaz konektatzeko.

Bide alternatiboa, ibilbidearen ezkerraldetik: Bizkaia Zubira sartu ahal izango da, Portugaletera igaro eta A-8 autobidera joateko.

Romo eta Areeta eremuan bizi diren pertsonek Gobelaurre kalea izango dute udalerritik irteteko aukera, Artatzako biribilgunerako noranzkoan, autobidera sartzeko.

Ereagako hondartzara joateko, autobiaren korridorea erabili ahal izango da, Euskal Herria kaleko sarreratik irten, bertatik igo, eta gero, Foruen aldetik, Algortako etorbideagaz bat egin Triangeluko bidegurutzeraino, eta hortik hondartzara iristeko. 1. gunera itzultzeko, bide bera erabili ahal izango da, baina alderantziz.

Edukiontziak: segurtasun kontuengatik, etorbidean dauden edukiontziak kendu egingo dira eta alboko kale edo perpendikularretan jarriko dira, zaborra eta gainerako hondakinak bota ahal izateko. Neurria ekainaren 30etik (barikua) uztailaren 2ra (domeka) egongo da indarrean.

2. eremua: Zugatzarte etorbidea eta Kaiko Pasealekua

Trafikoa: Zugatzarte etorbidean, itsasoaren aldean, eta Kaiko pasealekuan bizi diren pertsonak ezin izango dira ibilgailuz etxetik irten edo etxera bertara sartu uztailaren 1eko 10:30etik 15:00etara. Debekatuta egongo da aparkatzea ekainaren 30eko 08:00etatik uztailaren 1eko 16:00etara Zugatzarte etorbidean, Kaiko pasealekuan eta ondoko kaleetan: Jose Luis de Ugarte, Embarcadero eta Cristobal Valdes.

Aparkaleku alternatiboak egongo dira Romo ikastetxeko patioetan eta Arriluzeko kaian (Lezama Leguizamongo zabalgunea) jarriko dira aparkaleku alternatiboak.

Bide alternatiboa, ibilbidearen eskuinaldetik: Kale Nagusitik, biratu Ezequiel Aguirre, Kresaltzu eta Gorbeiatik, eta Gobelaurrera jo, autobidetik ateratzeko udalerritik.

Ereagako hondartzara joateko, autobiaren korridorea erabili ahal izango da, Euskal Herria kalerako sarbidetik irten, bertatik igo eta gero, Foruetatik, Algortako etorbideagaz bat egin hondartzara joateko. 1. eremura itzultzeko, bide bera erabili ahal izango da, baina alderantziz.

Edukiontziak: segurtasun kontuengatik, etorbidean dauden edukiontziak kendu egingo dira eta alboko kale edo perpendikularretan jarriko dira, zaborra eta gainerako hondakinak bota ahal izateko. Neurria ekainaren 30etik (barikua) uztailaren 2ra (domeka) egongo da indarrean.

3. eremua: Makaletako etorbidea

Trafikoa: Ezin izango da ibilgailurik sartu Makaletako etorbidera uztailaren 1eko 10:30etik 15:00etara. Udalerritik irteteko, Euskal Herria kalea hartu beharko da autobiderantz joateko, eta Acacias, Elkano, Larrañazubi eta Bizkerren bizi diren pertsonek Goierri kaletik irten beharko dute Leioarantz.

“Bizkerre” urbanizaziotik irteera Iturgitxiko estrata, Lexarreta, Elkano eta Acacias kaleetatik egingo da (azken bi kale horiek kontrako noranzkoan zirkulatzeko egokituko dira). Sarbidea Berangoko Santa Ana auzotik soilik egongo da aukeran. Halaber, debekatuta egongo da aparkatzea etorbide osoan ekainaren 30eko 08:00etatik uztailaren 1eko 16:00etara.

Aparkaleku alternatiboak: Larrañazubi ikastetxeko patioan, errepidearen beste aldean dagoen orubean eta ibilgailuen biltegi zaharrean jarriko dira aparkaleku alternatiboak.

Edukiontziak: segurtasun kontuengatik, etorbidean dauden edukiontziak kendu egingo dira eta alboko kale edo perpendikularretan jarriko dira, zaborra eta gainerako hondakinak bota ahal izateko. Neurria ekainaren 30etik (barikua) uztailaren 2ra (domeka) egongo da indarrean.

4. eremua: Makaletako etorbidea eta Fadura-Salsidu ingurua

Trafikoa: Hezetasuna auzotik eta Maria de Ibarrako plazatik (Uveak) irteera, Euskal Herria eta Arene kaleetarantz egingo da, Algortako erdigunera sartzeko. “Los Puentes” urbanizazioan bizi diren pertsonak ezin izango dira beren etxetik autoz irten edo etxera sartu uztailaren 1eko 10:30etik 15:00etara. Halaber. debekatuta egongo da aparkatzea Makaletako etorbide osoan ekainaren 30eko 08:00etatik uztailaren 1eko 16:00ak arte.

Aparkaleku alternatiboak: Julio Caro Baroja institutuan jarriko dira aparkaleku alternatiboak.

Ibilbide alternatiboak: “Poligono Gorria” urbanizaziotik eta Aldapa auzotik irteera Mimenagatik izango da, Ormaza biribilgunerantz, eta ezingo da irten ez Salsidu ez Berango aldera errepide horretatik. “Poligono Zuria”-ren irteera Elkano, Akazia eta Goiherri kaleetatik egingo da (Elkano eta Akaziak egokituko dira kontrako noranzkoan zirkulatzeko).

Ereagako hondartzara joateko, autobiaren korridorea erabili ahal izango da, Euskal Herria kalerako sarbidetik irten, bertatik igo eta gero, Foruetatik jaitsi eta Algortako etorbideagaz bat egin hondartzara joateko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun