Eskaintzan, batetik, haurrentzako eta gazteentzako ikastaroak eta jarduerak egongo dira, kirol klubek antolatuta; bestetik, helduentzako ikastaroak, Getxo Kirolak-ek antolatuko dituenak; eta, azkenik, adinekoentzako eskaintza izango da, zahartze aktiboko programagaz (Getxo Lagunkoia) koordinatuta, tartean Getxo Kirolak-ek antolatutako ikastaroak eta kirol elkarteakaz lankidetzan prestatutako beste jarduera batzuk.
Uztailaren 20ra arte egongo da zabalik aurrez izena emateko epea, eta plazak esleitzeko zozketa uztailaren 26an egingo da. Izena emateko Getxo Kirolak-en abonamendu-txartela beharrezkoa den ikastaro guztietan, inskripzioa berriro ere zentralizatuta egongo da Fadurako eta Gobelako kiroldegietako jendearen arretarako bulegoetan eta udal kirol erakundearen web orrialdean.
Askotariko kirol-eskaintza
Eskaintzari dagokionez, haur eta gazteentzako kirol-programazioan, ikastaro batzuetarako beharrezkoa izango da Getxo Kirolak-en abonamendu-txartela izatea (tenis, igeriketa, gimnasia erritmikoa eta karatea), eta beste jarduera batzuetan, berriz, izen-ematea ordainpekoa izango da, urteko abonamendua nahitaez behar izan gabe. Azken kasu horretan, futbola, errugbia, atletismoa, saskibaloia edo eskubaloia bezalako diziplina ezagunenez gain, hain ohikoak ez diren modalitateak nabarmentzen dira, hala nola badmintona, arku-tiroa, bela, patinaje artistikoa, txirrindularitza, boleibola, triatloia, boxeoa, areto-futbola, piraguismoa, arrauna, mahai-tenisa, belar-hockeya, patin-hockeya, kirol egokitua, xakea eta euskal pilota.
Helduentzako programazioari dagokionez, padel ikastaroak gehitu dira Gobelan eta Faduran, eta cross gym egiteko eskaintza berria atera da, intentsitate altuan entrenatzeko modalitatea, tartean, indarra, erresistentzia, abiadura, arintasuna, oreka eta koordinazioa lantzeko ariketak.
Halaber, helduen proposamena osatzeko, gimnasia, pilates, yoga, tenis, aquagym eta igeriketako klaseak egongo dira.
Adinekoentzako kirol-eskaintzari dagokionez, berriz, Fadurako eta Gobelako kiroldegietan ez ezik, Romo Kultur Etxean eta udalerriko hainbat parketan ere jarduerak egongo dira. Jarduera batzuetan beharrezkoa izango da Getxo Kirolak-en abonamendu-txartela izatea, ordainpekoak izango dira, eta beste batzuetan, sarrera librea eta doakoa izango da. Jarduera aipagarrienen artean honako hauek daude: aquagym, walking futbola, bela eta gimnasia parkeetan. Gainera, 60 urtetik gorako pertsonei zuzenduta, defentsa pertsonalerako jarduera eta Ereagan zapatu goizetan emango den belaunaldien arteko kalistenia programa mantenduko dira.