Getxoko leku enblematikoak berdez argiztatuko dira ELA ikusarazteko

Erredakzioa 2023ko eka. 20a, 10:05

Areetako kaia berdez argiztatuta, artxiboko irudian. © GETXOKO UDALA

Beste urte batez, Getxoko leku enblematiko batzuk berdez argiztatuko dira ekainaren 21ean ospatzen den Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (ELA) aurkako Munduko Egunagaz bat eginez. Horrela, Areetako kaia, Bidezabalgo arrapalak, eta Aiboa, Alango, Portu Zaharra eta Usategiko igogailuak berdez tindatuko dira, oroitzapenaren parte gisa.

Urtero, ekainaren 21ean, gehienbat 40 urtetik gorako pertsonei eragiten dien gaixotasun hori ikusarazi gura da, eta ELAren aurrerapen kronikoa (sendabiderik gabeko gaixotasun neurodegeneratiboa) geldiaraztea ahalbidetuko duten ikerketak eta tratamenduak areagotzeko beharra azpimarratzen da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun