Txangoa helduentzat eta 10 urtetik beherako adingabeentzat izango da, goizeko 8:30etik 13:00ak arte. Gomendagarria izango da oinetako eta arropa erosoak eramatea, eguraldiaren arabera, baita prismatikoak ere, edukiz gero. Topaketa lekua Bolueko hezeguneko Ponpa-etxola bera izango da, bertatik abiatuko baita espedizioa.
Beharrezkoa izango da ohiko helbide elektronikoan izena ematea: boluenatura@gmail.com.