Yoga saiook “Gimnasia kostaldean” programaren barruan kokatu dute arduradunek. Programa horretan, belaunaldien arteko ikuspegia duen kalistenia, gimnasia eta aquagymeko eskolak ematen jarraituko da. Kalisteniaren kasuan, klase horien udako egunak uztailaren 1ean eta 8an eta abuztuaren 5ean eta 12an izango dira. Entrenamenduek ordu eta erdiko iraupena izango dute, 10:00etatik aurrera, Txurrukako kaian.
60 urtetik gorako pertsonei zuzendutako gimnastika eta aquagym eskolei dagokienez, entrenamenduak astelehenetik barikura egiten dira, 10:00etatik 11:00etara. Horrela, astelehen eta eguaztenetan, Txurrukan ematen dira; martitzen eta eguenetan, Ereagako kirol parkean (eguenetan 11:15etik 12:00etara hondartzan aquagym-enak egiten dira); eta barikuan La Bola hondartzaren ondoan dagoen parkean.