Negoziazioa azken bi urteetan garatu da, eta aurreakordio horren bidez, hurrengo hilabeteetan hitzarmen kolektibo berriari buruzko erabateko akordioa lortzeko printzipio bat lortu dute bi aldeek, "orain arte bezala, fundazioaren erabiltzaileen eta bertan lan profesionala egiten dutenen ongizatea ahalbidetzeko", iturrien arabera.
Argia Fundazioko zuzendaritzak "oso positibotzat" jo du lortutako aurreakordioa, "entitateari bake soziala emango diona, profesionalen lan-baldintzak hobetzen diren bitartean, eta, horrela, Bizkaian osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen arreta hobetzen jarraituko da".
Argia Fundazioa Bizkaiko lurraldean osasun mentalari arreta emateko finkatutako erakundea da, eta 35 urteko esperientzia du. Gaur egun, 300 pertsona baino gehiagori laguntzen die bere zerbitzu eta programetan, non gaixotasun mentala duten pertsonek beren bizi-kalitatea hobetzeko behar duten laguntza jasotzen duten. Horretarako, Argia Fundazioak lankidetza-hitzarmenak ezarri ditu Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailagaz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailagaz batera finantzatuta, eta 120 profesional inguru ditu.