Orain onartutako proiektuaren arabera, Satistegiko erdiko eta beheko eremuei eutsiko zaie, horma eta habe mikropilotatuakaz eta lurrean ainguratuta. Esku-hartzearen emaitzak epe labur eta ertainerako egonkortasuna ahalbidetuko du.
Lanetan erabiliko den makineriarako sarbideak eremuko mantentze-lanetarako pista gisa baino ez dira geratuko, eta, beraz, oinezkoentzat ez dira irisgarriak izango.
Obrak egiteko epea 6 hilabetekoa izango da, eta proiektuaren zenbatekoa 791.620 eurokoa (BEZa barne) da.