Harrera ekimenaren helburuak hurrengoak dira: umeen osasuna zaintzea, haiek ondo pasatzeaz ziurtatzea, eta getxoztarrek ezagutzea ume horien errealitate anitzak. Umeek, harrerako familiakaz eta bere lagunakaz batera, hainbat jardueratan ondo pasatzeko aukera edukiko dute uztailean eta abuztuan.
Hala, Getxoko alkate Amaia Aguirrek proiektuaren ardura nabarmendu zuen: “Esperientzia ezin hobe hau berriz ere sustatzen ari gara eta horretarako oso garrantzitsua da erakunde eta entitateen arteko elkarlana. Udalerriaren baloreak, elkartasuna eta lankidetza, nabarmentzen dituen ekimena da. Espero eta desiratzen dugu udalerrian uda gozatzea, onuragarria izatea eta itzuli nahi izatea”.