Aurtengo EuskarAbentura espedizioaren azken etapa modu ahaztezinenean egingo dute jzioquitarrek eta xerpek. Bilboko Pio Baroja moilatik atera eta itsasontziz nabigatzen joango dira, Ibaizabal ibaian behera, Portugaletera iritsi arte.
Portugaleten, Bizkaia Zubia zeharkatuko dute Getxoraino eta zubi aurrean dagoen Zubia Plazan ongi etorria emango diote espedizioari Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Getxoko Udaleko ordezkariek.
Ordu erdiko ekitaldiaren ostean, Areetatik Algortara egingo du bidea marea laranjak, Areetako Kaia pasealekuan gora. Ostean, Algortako San Nikolas plazan harrera egingo dio Jai-batzordeak espedizioari eta amaiera ekitaldia Muxikebarri Zentroan egingo dute.
Programazioa
Uztailak 31, astelehena
- 09:00 Pio Baroja moilan hartuko ditu itsasontziak gazte eta xerpak.
- 10:00 Bizkaia Zubian, Portugaleteko aldean, utziko ditu itsasontziak gazte eta xerpak
- 10:30 Harrera Ofiziala egingo diote ordezkariek espedizioari, Getxon, Bizkaia Zubiaren parean.
- 11:00 Azken etapa egingo du espedizioak Areetatik Algortara, Areetako Kaia pasealekuan gora.
- 11:45 Algortako Jai Batzordeak harrera egingo dio EuskarAbentura 2023ri, San Nikolas plazan.
- 12:30 Muxikebarri Zentroan izango da EuskarAbentura 2023ko Amaiera Ekitaldia.