Gaur goizean aurkeztu dira Getxoko kirol portuan zapatuan 17: 30etik aurrera jokoan egongo diren bi banderak: gizonezkoen lehiaketako Getxoko Estropaden XLV. Ikurriña - J.A. Agirre Lehendakariaren XIX. Omenaldia, eta emakumezkoen lehiaketako Getxoko XV. Ikurrina - J.A. Agirre Lehendakariaren XIX. Omenaldia.
Gaurko ekitaldian izan dira Amaia Agirre Getxoko alkatea, Borja Rodrigo ACTko presidentea, Alvaro Cerezo Getxoko Kirol Portuko zuzendaria eta Monica Lemona Getxo Arraun Elkarteko ordezkaria.
"Gure estropaden 45. edizioa ospatuko dugu aurten, eta herritar guztiak eta gu bisitatzen gaituzten guztiei gonbita luzatzen diet, etor daitezen eta gure udalerriaren balioa den ekitaldi paregabe honetaz goza dezaten", adierazi du alkateak.
Borja Rodrigok, bere aldetik, Getxok Estropaden egutegian duen garrantzia azpimarratu du. "Eusko Label Ligako zein Euskotren Ligako jardunaldi ikusgarri batez gozatzeko aukera paregabea izango da, estropadak ospatzeko ingurune ezin hobea baita Getxoko Estropada eremua", adierazi du ACTko presidenteak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!