Getxobusa edo Getxoko hiri-busa martxan jartzeko proposamena egin duen EH Bilduk azaldu duenez, "ezinbestekoa da Zubileta, Andra Mari, Larrañazubi, Salsidu eta beste hainbat auzok garraio publiko duina izatea zerbitzu publikoetara iristeko, hala nola metroa, osasun-zentroak, hondartzak eta abar". Proposatutakoaren arabera, autobus hori % 100 elektrikoa izango litzateke, "eta herriaren bizitza areagotzen lagunduko luke hiriguneetatik kanpo, saltoki txikietan eragingo luke...".