Orain arte 30-34 eta 35-35 urte arteko Munduko Txapeldun izandako Mikel Bildosolak, munduko beste igerilari batek oraindik lortu ez duen erronkari egin behar zion aurre: elkarren segidako hiru kategoriatan txapeldun izatea. Horretarako, erritmo frenetikoagaz hasi zuen proba, haren erdialdetik igaro ziren bere lehiakide hurbilenen aurretik. Abantaila hori handitzea lortu zuen bigarren luzean, eta paretara iritsi zen lehen postuan, Jose Sanches brasildarra eta Andrei Kurnosov errusiar nazionalitatea duen Swim Camp Getxoko igerilariak berarengandik segundo batera aldenduz. Gainera, Txapelketen marka berria ezarri zuen 51:71:00ko denboragaz.