Freskatzeko, dutxa edo bainu hotzez gain, Getxoko Udalak herritarrei gomendatu die erabiltzea udalerri osoan zehar banatutako 77 iturri publikoak eta Areetako Xake plazako ur-zorrotaden sistema berria.
Horrez gain, beste hainbat gomendio ere proposatu ditu Udalak, besteak beste: likido gehiago edatea; janari arinak hartzea, esaterako, entsaladak, gazpatxoa, barazkiak, edota fruta; etxean leihoak ixtea eta bero txikiagoko uneetan etxeak aireztatzeko aprobetxatzea; arropa zabal eta arinak erabiltzea, baita oinetako fresko eta erosoak ere; bero handieneko orduetan, kalera ez ateratzea beharrezkoa ez bada, burua estaliz eta eguzkitako betaurrekoak erabiliz; eta, azkenik, arreta berezia jartzea haurrei, adinekoei eta beroa eta hidrataziorik eza direla-eta larri daitezkeen gaixotasunak dituzten pertsonei, esaterako bihotzeko gaixotasunak dituztenei.
Larrialdiren bat izatekotan honako telefono zenbaki hauetara deitu behar da: 112 (SOS DEIAK) edo Getxoko Udalaren Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa 94 466 02 02.