Atzo, abuztuak 8, Getxoko bizilagunek Udaltzaingoa deitu zuten Zugazarte etorbideko errepidean basurde baten presentzia zegoela jakinarazteko, goizeko 06:45ak inguru. Getxoko Udaleko Prentsa Bulegoak HIRUKAri jakinarazi dionez, basurdeak Errekagane aldera jo zuen, eta, bertan, hainbat lagun zeuden txakurrak paseatzen. Komunikatu dutenez, animalia "oso-oso urduri" zegoen, eta, azkenean, udaltzainek basurdea hil zuten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!