Azokako bisitariek goiz osoan zehar euskal baserriko produktu tipiko ugari erosi ahal izango dituzte, honakoak esaterako: barazkiak, frutak, gaztak, pateak eta ahatearen deribatuak, ogia, pastelak, eztia, sagardoa edo txakolina, apaindurako landareak eta urdaitegiko produktuak, besteak beste, produktu ekologikoak ahaztu gabe. Trikitilari eta gaitari taldeak egongo dira jai giroa animatzeko, horrela, bertaratzen direnek talo txorizoagaz, sagardoa edo bestelako produktu batzuk dastatu ahal izango dituzte kokaleku bakoitzean dauden txosnetan. Merkatu honetako produktuen kalitate eta aniztasuna pizgarri nagusiak dira bisitarientzat, eta horiei esker, Getxoko San Lorentzo Bizkaiko azoka garrantzitsuenetako bat da.
Horrenbestez, eguna bukatzeko, Biotz-Alai abesbatza San Lorentzoko jaiari amaiera bikaina emateaz arduratuko da. Horrela bada, bere ohiko kontzertua emango du Muxikebarrin, 22:00etatik aurrera. Sarrera doakoa da eta gonbidapenak dagoeneko jaso daitezke Muxikebarrin eta Romo Kultur Etxean.