Gertakariak zapatu goizaldeko 03:30ak aldera jazo ziren, Algortako Portu Zaharreko jaietako txosnen gunean. Segurtasun Sailak azaldu duenez, gizon batek ukituak egin zizkion emakume gazte bati, eta salaketa jarri zuen Ertzain-etxean. Hala, polizia autonomikoak ikerketa abiatu du erasoaren ustezko egilearen aurka.