Fadura kiroldegiko barruko igerilekuak itxita egongo dira irailean mantentze-lanengatik

Iker Rincon Moreno 2023ko abu. 29a, 12:10

Barrukoak itxita dauden bitartean, kanpoko igerileku olinpikoa erabili ahal izango da. © GETXOKO UDALA

Getxo Kirolak erakundeak jakinarazi duenez, Fadura kiroldegiko barruko igerilekuak, 25 metroko luzera duena eta txikia, ez dira erabilgarri egongo irailaren 4tik urriaren 1era arte, biak barne. Izan ere, azaldu dutenez, beharrezkoa den urteko mantentze-lanak egingo dituzte hilabetean zehar eta, beraz, erabiltzaileek Fadurako kanpoko igerilekua, 50 metrokoa, eta Gobela kiroldegikoak erabili ahal izango dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun