Getxoko Emakumeentzako Jabekuntza Eskola sareko proiektu bat da eta, horren bidez, emakumeen ahalduntzea bultzatu eta beraien parte-hartzea sustatu gura dute politikan eta gizartean, jendarte justuagoa eta askotarikoagoa sortzeko asmoz.
Emakumeek hausnartzeko, eztabaidatzeko eta ikasteko topaleku izateaz gainera, eskola adin eta jatorri guztietako emakumeakaz partekatzeko tokia ere bada eta, bertan, kolektiboetan eta sareetan parte hartzeko eta antolatzeko aukera eskaintzen da. Munduarekiko ikuspegia aldatzen ikasteko nahiz horretarako erremintak ezagutzeko espazioa da.
2023-2024 ikasturterako eskaintza
Ikastaroen zerrenda
- Pelbis-zorua indartzea
- Nork bere burua maitatzen ikasten. Sakontze-taldea
- Adinekook ahotsa dugu (60 urtetik gora)
- Poesia xuxurlatu tailerra: migratutako ahotsak
- Barre egiten berriz ikastea
- Chi Kung: gure bizi-energia hobetzea (Euskaraz)
- Serigrafia feminista
- Inpro Terapia
- Twerk (Booty Dance). 16 urtetik gorako emakume gazteentzat (Euskaraz)
- Bazen behin… Euskal matriarkatuaren mitoa
- Elikadura kontzientea
- Erremintek zora-zora eginda gaituzte. Autosufizientziaren aldeko arotzeria-tailerra
- Ahalduntzearen artea. Prozesu arteterapeutiko feminista
- Kon(tak)tuz aztertu: Gatazkak eraldatzeko tresnak eta trebetasunak
Izen-ematerik behar ez duten talde egonkorrak
- Antzerki laborategia: “Gure ahala zentroan”
- Las Lombardas, abesbatza feminista
Herritar guztientzako jarduerak
- Skolastika feminismo mintegia
- Amodioarentzako eta desamodioarentzako elkarrizketen mintegia Gatazkak konpontzea eta indarkeria matxistak prebenitzea
Gizonak desahalduntzea
- Gizonak berdintasunaren alde (Gizonentzako tailerra).
Izen-ematea
Izen-ematea egiteko emakume interesatuek inprimaki bat bete eta entregatu beharko dute hurrengo tokietan: udal webgunean (https://getxo.eus/es/igualdad ), Berdintasuneko Zerbitzuan (Urgull kalea, z/g) edo HABetan aurretiko hitzorduagaz (944 660 000, https://citaprevia.getxo.eus). Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru ikastarotan eman ahal izango du izena. Ikastaro guztiak doakoak izango dira.
Kopurua eskainitako plazena baino handiago bada, zozketa egingo da eta udalerrian erroldatutako emakumeek lehentasuna izango dute.