Goizeko 11:00etan hasita, kalejira jendetsua egingo dute Algortan zehar, Txilibita fanfarrearen musikaz lagunduta. Zazpi gunetan lotuko dira Jone Uriaren, Aitor Etxebarriazarragaren eta Xabat Illarregiren bertsoak entzuteko, Josu Landetaren gidaritzapean euskal kantak abesteko eta betiko dantzak dantzatzeko. Hortik gora, hurrengoak izango dira ibilbidea markatuko duten gune nagusiak, bai eta erreferentziazko ordutegia ere:
- 11:00 Basarrate parkea (bertsoak, Arabako kantak eta dantzak)
- 11:30 Villamonte (bertsoak, Lapurdiko kantak eta dantzak)
- 12:00 Alangobarri (bertsoak, Nafarroa Garaiko kantak eta dantzak)
- 12:30 Satistegi (bertsoak, Zuberoako kantak eta dantzak)
- 13:00 Tellagorri (bertsoak, Bizkaiko kantak eta dantzak)
- 13:30 Portu Zaharra (bertsoak, Gipuzkoako kantak eta dantzak)
- 14:00 Telletxe (bertsoak, Nafarroa Behereko kantak eta dantzak)
Antolatzaileek azaldu dutenez, gune horietan guztietan esku-orriak banatuko dira kantatuko diren abestien hitzakaz eta ibilbidean zehar, Hitzaren Dantzako zapi bereziak salduko dituzte, bi euroan.
Kalejira amaitutakoan, 15:00ak aldera, San Nikolas plazan batuko dira denak, eta herri-bazkaria egingo dute frontoian. Horretan parte hartu gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute ALBEko telefonora deituz (605 704 385) edo emailez (albegetxo@gmail.com). Bazkariaren prezioa 20 eurokoa izango da.
Bazkalostean bertso saioa egongo da Jone, Aitor eta Xabaten eskutik, eta 18:00etan, berriz, erromerian dantzan arituko dira, Luhartz taldeagaz, 20:30ak arte.