Banakako mailan, Adrian Miramonek skiffean parte hartu zuen, eta bote horregaz Suedia eta Britainia Handiko aurkariak mendean hartu zituen, urrezko domina irabazita.
Bikoitzari dagokionez, eta distantzia luzeko diziplinari dagokionez ere, Adrian eta Espainiako taldeko kide den Nadia Felipe (Alacanteko Campello taldekoa) nagusitu ziren, lehen postuetan aurreneko 5.500 metroetan alternatiba asko sortu ziren estropada batean. Azken 500 metroak falta zirenean, Adrianek eta Nadiak, maisuki egindako maniobraren ostean, bidea utzi zuten aurkari italiar eta suediarren artean, azken kalearen alde ona hartu eta, haizea alde, hiru eraso bikainetan aurrera egin eta irabazteko.
Azkenik, Beach Sprinten diziplinan, Nadia Felipegaz batera berriro ere, kanporaketa guztietan nagusi izan arren, zilarrezko domina lortu zuen Miramonek, itsasertzean zorigaiztoko irristada bat izan ondoren.
Hurrengo hitzorduak
Irailaren 9tik 16ra bitartean jokatuko dituzte Mediterraneoko Jokoak, eta bertan izango da Miramon Ander Martin mungiarragaz batera scull bikoitzean.
Bestalde, Klubak lortutako emaitzei esker, Raspas taldea irailaren 29tik urriaren 8ra jokatuko den Barlettako (Italia) Munduko Itsas Arraunketako Txapelketan parte hartzera gonbidatu dute; hori ere distantzia luzeko eta Beach Sprinteko diziplinetan jokatuko da. Raspas emakumezkoen 4 scull indartsugaz joango da, kluben arteko munduko txapelketa hori irabazteko asmoz.
Txapelketa horretan, Adrian Miramonek skiffagaz parte hartuko du, ez Raspaseko arraunlari bezala, baizik eta Espainiako taldeko arraunlari gisa.