Era berean, hainbat ikastaro programatu dituzte telefono adimendunen erabilerari buruz (hainbat mailatan), ordenagailuari buruz, prestakuntza-tailerrei buruz (aurretiazko borondateen dokumentua nola egin, memoriaren estimulazioa, mendigoizale bat nola egin…), baita museoetara bisita gidatuak, kafea lagunartean, zinema, hitzaldiak eta dantzaldiak ere.
Hainbat jarduera fisikotan ere badaude plazak, hala nola yoga Gobelan, tenisa Faduran, autodefentsa Urgullen eta gimnasia kalean; azken jarduera hori Algortako Biotz Alai plazan eta Itzubaltzeta/Romoko Txabarri Zuazo parkean (Gobelaurre) egingo dute. Jarduera horiek guztiak nork bere burua zaintzera bideratuta daude, eta horietan oreka, indarra, propiotzepzioa eta abar lantzen dira.
Gainera, irailaren 30era arte, “Gimnasia kostaldean” jarduerak jarraituko du udalerriko parkeetan, astelehenetik barikura, 10:00etatik 11:00etara. Astelehen eta eguaztenetan Txurrukan, astearte eta eguenetan Ereagan eta barikuetan La Bolan. Ereagako hondartzan, eguenetan 11:15etik 12:00etara aquagymak jarraitzen du eta domeketan 10:00etatik 11:00etara yoga dago. Jarduera guztiak doakoak dira eta ez dago aldez aurretik izena eman beharrik.
Interesatuek Romo Kultur Etxeko Nagusien Etxera jo dezakete (3. solairua), 944 660 022 telefono zenbakira deitu (luz. 3269) edo helbide elektroniko honetara idatzi: mas60gehiago@getxo.eus