Hautatutako proposamenak eta horiek egiteko aurreikusitako aurrekontua
Proposamenak |
Aurrekontua |
Bolueko belar artifizialeko zelai bat eta aldagelak berritzea |
550.000 € |
Txakurren DNA-errolda egitea, gorozkiak jasotzea bultzatzeko |
360.000 € |
Komun publiko gehiago jartzea |
250.000 € |
Faduran erreforma-lanak egitea: spinning gela, aldagelak eta ikasketa-gela |
85.000 € |
Kalisteniako parke bat jartzea |
50.000 € |
Andra Mariko eta Neguriko merkataritza-guneak sustatzeko azterlana egitea |
36.600 € |
Lorategi bertikala sortzea |
30.000 € |
Areetan lokal bat erostea erakusketa-areto gisa erabiltzeko |
770.000 € |
Proiektu bakoitzari buruzko informazio gehiago: https://zeugaz.getxo.eus
Nola parte hartu
Getxon erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonek eta Udaleko erregistroan inskribatuta dauden erakundeen ordezkariek hautatutako proiektu guztiak baloratu eta puntuatu beharko dituzte; zortziek, garrantziaren arabera, beren irizpidearen arabera (puntu 1 gutxien interesatzen zaionari, eta 8 puntu gehien interesatzen zaionari).
Honako kanal hauen bidez parte hartu egin ahal izango da (analogikoak eta digitalak):
- Bozketa-liburuxka bete eta Areeta-Romoko eta Algortako Herritarren Arretarako Bulegoetako hautestontzietan utziko da, baita Fadura eta Gobelako kiroldegietan, Villamonteko Kultur Etxean, San Nikolaseko Liburutegian eta Romo Kultur Etxea-RKEn dauden hautestontzietan ere.
- Inprimakia entregatuz, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, ondoko informazio-moduluan:
- Fadurako kiroldegiko hall-a (irailaren 7an)
- Areetako Xake plaza (irailaren 8an eta 9an)
- Bidezabaleko anbulatorioko plaza (irailaren 11n eta 12an)
- Gobela kiroldegiko sarreraren ondoan (irailaren 13an)
- Maidagan parkea (irailaren 14an)
- Algortako Telletxe plaza (irailaren 15ean eta 16an)
- http://zeugaz.getxo.eus webgunean eskuragarri dagoen bozketa digitalerako inprimakia betez.
- Formularioa Algortako, Areetako eta Bidezabaleko metro-geltokien inguruan eta Bentako gunean (Angel Etorbidea 49, Andra Mari) horretarako prestatutako postontzietan utziko da.
Informazio gehiago:
https://zeugaz.getxo.eus/processes/PresupuestosParticipativos2024?locale=eu