Era berean, erakusketarien ohiko topaketa egingo da, gehien bat Bizkaitik etorritako ekoizle eta elaboratzaileen partaidetzarekin, baina baita Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako hainbat lekutatik etorritakoen partaidetzarekin ere.
“Topaketa hauek nekazaritza ekologikoan izena ematen duten ekoizleak gero eta gehiago diren esparruan egiten dira, non kontsumitzaileak gero eta kontzientziatuago dauden kontsumo arduratsua, osasungarria eta ingurumena errespetatzen duena egiteko”, azoka antolatu duen Ekolur Bizkaiko Nekazaritza Ekologikoaren Elkartearen arabera.