Ohi bezala, ikastaroak doakoak izango dira ordutegi eta udalerriko auzo desberdinetan, Bizkaiko Foru Aldundiak mendekotasun egoeran egiaztatutako bizi-lagunak zaintzen dituzten familiarrei laguntza eskaintze aldera.
Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak azaldu duenez, “helburua zaintzaileentzako gunea sortzea da, bertan zaintza lanetarako laguntza, baliabideak, tresnak eta teknikak eskuragarri izan ditzaten, gaur egun mendekotasun egoeran dauden pertsona asko baitaude eta Udalak beren lana aitortu eta lagundu nahi du”.
Nola eman izena?
Izen-ematea egiteko epea bihar, irailaren 12an, zabalduko da eta 26ra arte egongo da zabalik, Call Center Zerbitzuan (010 Getxotik edo 94 466 0000) telefonoz 08:00etatik 18:30era, edo Algortako Urgull kaleko z/g-eko bigarren solairuan dagoen Gizarte Zerbitzuen egoitzan, 08:00etatik 14:00etara. Informazio gehiago www.getxo.eus udal webgunean edo 683 193 092 zenbakian kontsulta daiteke.