Iñigo Urkitza, Inguruneko Zerbitzuko zinegotziak adierazi duenez, "mugikortasun aktiboaren (motorrik gabeko bitartekoen bidez egiten dena, giza jarduera fisikoan oinarrituta) eta garraio publikoaren aldeko jarrera aldaketa sustatzen saiatuko gara, baita beste garraio-aukera garbi eta adimendun batzuen (esaterako, mugikortasun elektrikoa) aldekoak ere. Herritar guztiak gonbidatzen ditugu programatutako jardueretan parte hartzera eta pertsona guztientzako etorkizun garbiago, osasungarriago eta jasangarriago baten alde nola mugitzen garen eta zer egin dezakegun berriro pentsatzera".
Jarduerak egunez egun
Irailak 16, barikua
- Bigarren eskuko bizikleten merkatua: 11:30etik 15:00etara – Algortako Telletxe plaza.
Zure bizikleta saldu edo bigarren eskuko bat erosi, baita mugikortasuna errazten duten beste produktuak ere (patineteak, patinak, osagarriak…). Ez dira 350 eurotik gorako prezioak onartuko. Salgaien jabeek erabakiko dute salmenta-prezioa; hala ere, merkatu honen helburua ez da irabaziak egitea, Getxon berrerabilpena eta bizikletaren erabilera bultzatzea baizik. - Ibilbidea uretako bizikletaz: 11:00etatik 13:00etara, Getxoko Kirol Portua. Izena eman beharko da.
- Ibilaldi nordikoa (Hirian zehar): 10:00etatik 12:30etara – Algortako Telletxe plaza. Izena eman beharko da.
Ongizate-sentsazioa areagotzeaz gain, besoen eta hanken arteko koordinazioa hobetzen du kirol-jarduera honek. - Jauregien ibilbidea: 20:00etik 21:30era – Bizkaia Zubia. Izena eman beharko da.
Oinezko ibilbidea, Getxoko etxetzarrak eta jauregitxo handientsu hauek ezkutatzen dituzten misterioak ezagutzeko. Bizkaia Zubitik abiatuta, Begoñako galerietan amaituko da ibilbidea, ilunabarra ikusteko une egokian.
Irailak 18, astelehena
- Bizikletak elektrifikatzeko ikastaroa: 18:00etatik 20:00era – Romo Kultur Etxea. Izena eman beharko da.
Elektrifikazio-kita muntatuko dute bizikleta batean, merkatuan eskuragarri dauden aukerak eta haien ezaugarriak aztertu bitartean.
Irailak 18, astelehena, eta irailak 20, eguaztena
- Ikasi pedalei ekiten: 18:00etatik 19:00etara – Evaristo Churruca Kaia. Izena eman beharko da.
Bizikletan ibiltzen erakutsiko dute. Helduei bizikletak utziko dizkiete; haurrek, berriz, 8 urtetik gorakoak izan beharko dute, eta haien tamainako bizikletak ekarri. Kaskoa nahitaezkoa izango da 16 urtetik beherakoentzat.
Irailak 20, eguaztena
- E-Bike proba. Aurkitu hobekien egokitzen zaizun bizikleta elektrikoa: 18:00etatik 20:00etara – Bizkaia Zubia.
Irailak 21, eguena
- Getxoko bizikleta flota berria: 18:00etik 20:00era – Areetako Xake plaza.
GetxoBizi bizikletaz mugitzeko sistema berri bat da, jasangarria eta ingurumena errespetatzen duena. Ez galdu udalerriko ebike-flota berria probatzeko aukera. Gainera, zerbitzuari edo izen-emateari buruzko zalantza guztiak argituko dituzte.
Irailak 22, barikua
- BAT puntua (Bizikleten azterketa teknikoa): 17:00etatik 20:00etara – Santa Eugenia plaza. Izena eman beharko da.
Eraman zure bizikleta BAT puntura. Goitik behera berrikusiko dute. - Skate: Hastapen-edo teknifikazio-saioak: 18:00etara 20:00etara – Areetako skate parkea. Izena eman beharko da.
Skater profesionalek emandako saioak. Jarduera ezin aproposagoa da skatean lehen urratsak egiteko edo teknika hobetzeko.
Getxoko eskola bideak marrazki-lehiaketa
Getxon lanean ari dira udalerriko haurrak eskolara oinez eta lagunartean joan ahal izan daitezen, haien autonomia pertsonala sustatzeko. Horregatik, liburuxka bat banatuko dute Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleen artean, eskolarako bideei buruzko informazioa eta jokoak jasotzen dituena. Atzealdean, marrazki-lehiaketan parte hartzeko marrazketa-eremua aurkitu ahal izango dute. Ikastetxe bakoitzak marrazkiak jasoko ditu, eta Ingurumen Arloko kideek osatutako epaimahai batek irabazlea aukeratuko du. Saria patinete elektriko bat izango da.
Autorik Gabeko Eguna, irailak 17, domekan
11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
- Telletxe kalea (Algorta)
- Kale Nagusia (Areeta)
Bi kaleak oinezkoentzat izango dira egun horretan, eta hainbat jarduera antolatuko dituzte haietan familiagaz gozatzeko, hala nola kart eta moto txikien zirkuituak, skate tailerra, mahai-tenisa, ohe elastikoak eta beste hainbat sorpresa, Getxoko elkarte, GKE eta kirol klubakaz elkarlanean.
Hori dela eta, 08:00etatik 20:00etara, Algortako eta Areetako erdiguneetako kale batzuk itxita egongo dira aparkatzeko eta ibilgailu pribatuen joan-etorrietarako. Ibilgailuak kale horietako garajeetatik soilik irten ahal izango dira. Murrizketek ez diete eragingo garraio publikoari eta Udalaren aldez aurreko baimena duten establezimenduetako ibilgailuei. Baimen-eskaerak egiteko: ingurugiroa@getxo.eus.