Eskaintza hori egin ahal izateko, Udalak azaldu du Geroan mugako horma konpondu dutela eta Andra Marin patio inklusibo bat sortzeko obrak egin direla. Horri esker, "bost zentroek aukera hori –patio inklusiboa– eskaintzen dute".
Andra Mari, Zubileta eta Romo zentroetako patioak, kasu bakoitzaren arabera, astelehenetik bariku arrastira irekitzen dira, zapatu eta domeketan, hainbat ordutegitan, eta kontrol-laguntzaile bat izango dute etengabe. Gainera, tokiko taldeek kirol-instalazioak erabiltzen jarraituko dute entrenamenduak egiteko.
Geroak eta Zabalak ez dute etengabe kontrolatzeko langilerik eta ezarritako orduetan ireki eta itxiko dira.
Barruko eremuak
Gainera, aurten, berrikuntza gisa, Andra Marin, Zubiletan eta Romon hainbat jardueratarako (ikasteko gelak, hitzaldiak, tailerrak…) barruko eremuak eskatzeko aukera ere egongo da. Ordutegia izango da ireki baino ordu erdi geroago eta itxi baino ordu erdi lehenago.
Ordutegiak
- Romo
- Astelehena - Barikua: 16.30 - 22.00
- Zapatua: 09.00 - 13.30 / 16.00 - 20.00
- Domeka / Jai eguna: 09.00 - 13.30 / 16.00 - 20.00
- Andra Mari
- Astelehena - Barikua: 18.00 - 22.00
- Zapatua: 09.00 - 13.30 / 16.00 - 20.00
- Domeka / Jai eguna: 09.00 - 13.00
- Zubileta
- Astelehena - Barikua: 18.00 - 22.00
- Zapatua: 16.00 - 20.00
- Domeka / Jai eguna: 09.00 - 13.00
- Zabala
- Astelehena - Barikua: 16.30 - 22.00
- Zapatua: 10.00 - 20.00
- Domeka / Jai eguna: 10.00 - 20.00
- Geroa
- Astelehena - Barikua: 16.30 - 22.00
- Zapatua: 10.00 - 20.00
- Domeka / Jai eguna: 10.00 - 20.00
- Ikasketa Gela (Romo)
- Urtarrilak 2-22
- Maiatzak 7- uztailak 3
- Astelehena - Barikua: 17.00 - 22.00
- Zapatua: 09.00 - 14.00 / 17.00 - 22.00
- Domeka / Jai eguna: 09.00 - 14.00 / 17.00 - 22.00