Getxoko Udala hasi da BizkaiBizi instalatzen, Bizkaiko Foru Aldundiaren bizikleta elektrikoen sistemako geltokiak

Erredakzioa 2023ko ira. 19a, 14:13

Bizkaiko Foru Aldundiaren bizikleta elektrikoak mailegatzeko BizkaiBizi zerbitzuaren geltoki berriak instalatzeko lanak hasi ditu daborduko Getxoko Udalak. Kokapen berri horiek GetxoBizi udal-zerbitzukoak egon diren lekuetan egongo dira, eta, kasu gehienetan, bi guneak elkarren ondoan egongo dira. Hala ere, aldaketa batzuk egongo dira.

Foru zerbitzuaren kokapen berriak egongo dira orain arte GetxoBizi zerbitzukoak egon diren lekuetan. Kasu gehienetan, bi geltokiak (Forukoa eta Udalekoa) elkarren ondoan egongo dira, ilaran, jarraian aipatzen diren kasuetan izan ezik, horietan udal-zerbitzua metro batzuk lekualdatzen baita:

  • Udaletik epaitegietara.
  • Bidezabaletik osasun zentroko arkupeetara.
  • Gobela kiroldegian igerilekuen sarreratik hurbilen dagoen gunera.
  • Ereagatik La Terraza jatetxearen aurrealdera.
  • Bizkaia Zubitik plazako eskaileren beste aldera  .

BizkaiBiziko bizikleta elektrikoek itsasadarraren eskuineko eta ezkerreko ertzak Bilbogaz lotuko dituzte. Gaur egun, inplikatutako udalerrietan geltoki horietako instalazioak daude, baina ez dago zerbitzurik. GetxoBiziko bizikletek udal-zerbitzuko geltokietan aparkatzen jarraitu behar dutela jakinarazi dute udal-iturriek.

Azaldu dutenez, BizkaiBizi zerbitzua martxan jarriko duela jakinaraziko du Aldundiak dagokionean, baita erabilera-baldintzak, tarifak eta bestelako baldintzak ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun