Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez, poliziek gizon bat atxilotu zuten martitzenean Getxon sexu-eraso bat egotzita. Erasoa Neguri auzoan gertatu zen, eta hori pairatu zuen Bilboko emakumeak salaketa jarri ondoren, gau hartan bertan atxilotu zuten ustezko egilea.
Getxoko Udalak adierazpen instituzional bat onartu du erasoa gaitzesteko, eta bi elkarretaratze deitu ditu barikurako, bata 12:00etan udaletxeko atarian izango da, eta bestea, 19:30ean, Telletxeko puntu lilan.