"Kontratuaren jarraipenean, nabarmen murriztu da kontratua arautzen duten baldintza teknikoak betetzea, eta horrek eragina du instalazioen erabilgarritasunean eta zerbitzua behar bezala ematean”, Janire Ocio Azpiegitura, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez.
Iturrien arabera, Udalak askotan eskatu dio enpresari kontratuaren baldintza-agirietan jasotako betebeharrak eta konpromisoak betetzeko eta ekipoak azkar konpontzeko, baina ez dira lortu gura ziren ondorioak. “Oraintsu izugarri luzatu da duela hilabete batzuk sortu ziren matxura batzuen konponketa: Bidezabal kaleko 1. eta 3. arrapalan (orain martxan daude, berriz ere). Salsidun 1. eta 4. arrapaletan lanean ari dira berehalako konponbide bat lortzeko”, gaineratu du Ociok.