Oraindino izena eman daiteke Getxoko Musika Eskolan

Erredakzioa 2023ko ira. 25a, 10:10

Artxiboko irudia.

Getxoko Udalak jakinarazi duenez, tokiko Andres Isasi Musika Eskolak plaza libreak ditu hainbat espezialitatetan, eta, horrela, 2023-2024 ikasturte honetarako izen-emate berriak egin daitezke oraindino. Hartara, biola, biolontxeloa, tronpeta, tronpa, tronboia, tuba, bonbardinoa, txistua, txirula edo klarinetea jaso nahi dutenak Eskolagaz jar daitezke harremanetan 944 646 011 edo 944 646 022 telefonoetara deituz, edo matrikulak@getxo.eus helbide elektronikora idatziz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun