Sexuari, sexu-identitateari, desioari, pertsonen arteko harremanen zailtasunei, kontrazepzioari eta abarri buruzko era guztietako kontsultak martitzen arrastietan izan ohi ziren orain arte, baina, urritik aurrera, txandakatuko dira hitzorduak, goizez eta arratsaldez. “Aldaketak goizez ere zerbitzua eskatzen duten pertsonen eskariari eman nahi dio erantzuna. Hilabete batzuetan probatu ondoren, funtzionamenduari buruzko ebaluazioa egingo dugu, erabiltzaileen beharretara hoberen egokitzen den ordutegia finkatzeko”, azaldu du Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak.
Hurrengo hilabeteotarako ordutegia hurrengoa izango da:
- Goizez: urriaren 3, 17 eta 31n; azaroaren 7 eta 21ean; abenduaren 12 eta 26an, eta urtarrilaren 9 eta 23an.
- Arrastiz: urriaren 10 eta 24an; azaroaren 14 eta 28an, abenduaren 5 eta 19an, eta urtarrilaren 2, 16 eta 30ean.
Sexologiako profesionalek erantzuten dituzte kontsultak, eta isilpekoak dira. Galderak telefonoz (944 660 137), emailez (sexuinfo@getxo.net), edo aurrez aurre egin daitezke. Hala ere, azken horretarako, aurretiko hitzordua eskatu behar da.